2013/04/19

Arruazura irteera

Lehengo ostiralean Arruazuko Albi gaztandegira bisita egin genuen. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen: bideo proiekzio batekin ardien eta artzainen bizitza ezagutu genuen, gazta nola egite den ikusi, mamia egin genuen eta animalien borda ere bisitatu genuen. Ardiez gain, oiloak eta txekorra behiarekin ikusi genituen eta hauen inguruko gauza pila bat ikasi genituen.
Bukatzeko Ekin txakurrak ardiekin nola egiten duen lan ikusi genuen eta benetan harrituta geratu ginen!
Bertan pila bat ikasi genuen eta gero Arruazuko parkean bazkaldu eta jolastu genuen.
Oso egun polita izan zen eta zuek ere egun honen berri izateko bideotxo hau ikus dezakezue.
Mila esker Arruazuko artzainei!



El viernes pasado fuimos a la quesería Albi de Arruazu y aprendimos muchas cosas: como es la vida del pastor y de las ovejas, a hacer cuajada, estubimos con los animales y vimos trabajar a Ekin, el perro que ayuda a llevar las ovejas. Después fuimos a Arruazu y comimos y jugamos en el parque hasta la hora de ir a casa.
Lo pasamos genial! Aquí tenéis un vídeo para que lo veáis.

1 comentario: