2013/05/30

Kanpaldia

Ez gara ahaztu kanpaldiko bideoaz, e? Denbora aurrera doa eta azkenean hemen duzue ikusteko aukera. Jakingo duzuen moduan bikain pasa genuen eta elkarrekin egiten dugun azkena dela ere gogoratu ginen, hurrengo urtean Lehen Hezkuntzakoekin joango gara!
Mila esker zuen konfidantzagatik, familiak!





Como veréis no nos hemos olvidado del vídeo del campamento. Ya ha pasado algo de tiempo, pero aquí está para que veáis qué bien lo pasamos!

2013/05/22

Gelako izarra: Iker

Ikusi al duzue ze ipuin polita egin genion Ikerri? Jentil indartsu bat izan nahi zuen eta nola ez, Mari ere agertzen da ipuin honetan.
Kostata, baina azkenean lortu dugu izarren ipuin guztiak zuek ikusteko moduan jartzea blogean!
Dagoeneko bat besterik ez zaigu falta. Ze azkar joan den kurtsoa, e?


2013/05/17

Gelako izarra: Olatz

Gure gelako azken izarra Olatz izan zen, eta apirilean izan arren oraindik ere bere ipuina blogean jarri gabe geneukan, BARKATU!
Gaur gogoratu gara eta hona hemen Galtzagorri bihurri honen ipuina, disfrutatu!!! Guk oso gustukoa dugu eta zuek ere horrela izatea espero dugu.




2013/05/07

Amaia eta Argi

Amaiaren etxean egon da asteburua pasatzen Argi eta dagoeneko gure gelako etxe guztiak ezagutu ditu. Bai zortea berea!
Orain egunero etxe batera eramango du makinistak, oso lagunak egin garelakoa eta gurekin denbora gehiago pasatzea nahi dugulako. Beraz, lasai familiak, aurrerantzean ere gure laguntxoa bisitan joango zaizuela!
Amaiarekin jende pila ezagutu zuen eta baita leku berriak ere: amona, aitona, birramona eta familiko beste hainbat ezagutu zituen eta gainera azokara joan zen Amaiarekin. Eguneroko gauzak ere biek batera egin zituzten beste panpin pila ezagutu zituen.
 Mila esker familia!


 



 

Kitzya eta Argi

Kaixo lagunak!
Dakizuen moduan, Argi etxetik etxera dabil eta denbora pasa da, baina Kitzyaren etxean egindakoa ikusi genuen gelan. Orain zuek ere ikus dezakezue zertan ibili zen: bi ahizpekin jolasean eta dotore apaintzen, Iruñeara bidaiatzen, leku berriak ezagutuz, afaldu, lo... Bikain ibili zen eta beste behin ere izango du aukera Kitzyarekin egoteko, nola ez!